Azpeitiko Done Jakue kaleko bizilagunek Santio festa antolatu dute uztailaren 19rako. Egun horretan, bazkaria eta Jon Urbieta DJaren emanaldia izango dituzte.
Bazkaria Frontoi Txikian egingo dute, jatekoa katering enpresa batek zerbitzatuta, eta ondoren izango da DJaren emanaldia. Umeen bazkariko menuaren prezioa 14 euro izango da eta helduena 31 euro. Bazkarirako izena ekainaren 15etik uztailaren 15era bitartean eman halako da honako telefono zenbakietarako batera deituta: 619 36 95 71 (Miguel Angel), 620 58 49 77 (Oihane) edota 677 84 40 79 (Arantxa).
Gaur egungo Done Jakue kaleko bizilagunak nahiz lehen bizitakoak animatu dituzte uztailaren 19rako antolatutako Santio festan parte hartzera.