Kulturaz kooperatibak sormen egonaldien bigarren deialdirako izen ematea zabaldu du, eta sortzaileek uztailaren 12ra bitartean izango dute eskaerak egiteko aukera. Uztailaren 19an emango dute emaitzen berri.
Diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko asmoz prestatu ohi ditu Kulturazek sormen egonaldiak, eta bi motatakoak izan ohi dira: osoa eta sinplea. Egonaldi sinplea egiteko deialdia luzatu ohi zaie modu errazean sormen proiektu bati denbora, lekua eta baliabideak eskaini asmoz egonaldi malgu bat egin nahi duten norbanako sortzaileei eta kolektiboei; sormen diziplinatan eta prozesuaren edozein fasetan egonik ere babesa eta bertako azpiegituren aukerak baliatu nahi dituzten sortzaileei. Bestalde, egonaldi osoa zuzentzen diote prozesu sakon bat jaso nahi duen sortzaileari zein kolektibori. Azken deialdi horren asmoa da gisa horretako egitasmoei"denbora, espazioa eta arreta zaindua" eskaini ahal izatea da.
Egonaldiak datorren irailetik datorren urteko urtarrilaren amaierara arte gauzatuko dituzte Dinamoa sormen gunean, eta informazio gehiago ere han emango dute; horretarako dinamoa@dinamoa.eus helbidera idatzi edo 635 73 87 60 telefono zenbakira dei daiteke. Izena, berriz, hemen eman daiteke, eta oinarri guztiak hemen daude ikusgai.