Pozoiek biodibertsitatearentzako duten mehatxuen inguruko saioa egin zuten atzo goizean Azpeitiko Ekoetxean. Haurrek bahiz helduek parte hartu zuten atzoko tailerrean.
Atzoko saioan parte hartu zutenek ekintza txikiek nolako kaltea egiten duten ikusi zuten ingurua behatuta. Horrez gain, biodibertsitatearen garrantziaren inguruan ere jardun zuten.