Marijose Arregik Ohorezko Batuta jaso du musikari lotuta egin duen ibilbideagatik

Iraia Oteiza 2026ko maiatzaren 24a

Marijose Arregi eta Ana Azkoitia alkatea, Ohorezko Batutarekin. (Azkoitiko Udala)

Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkartearen eskutik jaso zuen atzo Arregik Ohorezko Batuta, Legazpin egin zuten Musikaldia izeneko musika eskolen jaialdian. 

Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak bi urtean behin antolatzen duen Musikaldia izeneko jaialdia egin zuten atzo Legazpin (Gipuzkoa), eta bertan Marijose Arregiri Ohorezko Batuta eman zion elkarteak, musikari lotuta urte askoan egin duen ibilbide oparoagatik.

Orotara, 34 musika eta dantza eskolatako 1.700 musikari eta dantzari inguru elkartu ziren atzo jaialdian, eta askotariko kalejira eta kontzertuak eskaini zituzten horiek. Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako kideek ere parte hartu zuten jaialdian. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide