200 mendizalek parte hartu dute Aizarnazabalgo I. Mendi Martxan

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 24a

20 kilometroko ibilbide luzeak izan du parte hartze handiena, 150 mendizalek irtenda. Gainontzeko parte hartzaileek 8,6 kilometroko mendi martxa motza egin dute.

Harrera bikaina izan du Aizarnazabalen herri talde batek udalaren laguntzarekin antolatutako I. Mendi Martxak. 20 kilometro eta 1.068 metroko desnibel positiboko ibilaldi luzean 150 pertsonek irten zuten atzo, eta 8,6 kilometro eta 400 metroko desnibel positiboko ibilbide motzean 50 mendizale inguruk.

Ibilaldi liuzekoen irteera ordubete aurreratu zuten antolatzaileek, bero handia iragarrita zegoelako; beraz, 09:00etan irten beharrean, 08:00etan abiatu ziren mendizaleak. Ibilaldi motzaren irteera ordua mantendu egin zuten, eta 10:00etan atera ziren mendi martxa motzekoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide